Íñigo Manterola — Estudio / Taller
Arrantzale familian hezia izanik, laster zuzendu zuen arreta itsas ingurura, arrantzaleen eta portuen egunerokotasuna eta mugimendua haren lehen pinturen gai nagusi bihurtuz. Gaur egun ere hala dirau, noizbehinka jakinminak mugimendua, espazioa eta bestelako gaiak ezagutzera bultzatzen duen arren, hauen inguruko ariketa bereziak sortuz eta figuraziotik urrunduz.
Ibilbide berria pausuz pausu eta aurrentza eraikitzeko asmoz, Manterola bere esperientzia pertsonal eta artistikoaz baliatzen da, bi hauek elkarlanean jarriz, bata bestearen islara bihurtuz.